Gizartea -

Hezkuntza

12.895 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa EHUn

Gainera, aurreko ikasturteetako 506 ikasle irakasgai batzuetara aurkeztuko dira, nota igotzeko.

Ikasleak, azterketa baten aurretik. Argazkia: EHU
Ikasleak, azterketa baten aurretik. Argazkia: EHU
Ikasleak, azterketa baten aurretik. Argazkia: EHU

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 12.080 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 815ek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute ekainaren 7an, asteazkenean, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Guztizko kopurua, 12.895, iazkoa baino % 1 handiagoa da, orduan 12.767 matrikulatu baitziren USE egiteko. Nabarmentzekoa da Lanbide Heziketako ikasle kopuruan jasotako igoera, 662 izatetik 815 izatera igaro baitira (% 23,11 gehiago). Gainera, aurreko ikasturteetako 506 ikasle irakasgai batzuetara aurkeztuko dira, nota igotzeko.

Datorren astean USE egingo duten Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle horiek campusaren arabera bereizita, 1.824k egingo dute Arabako Campusean, 6.350ek Bizkaikoan eta 4.631k Gipuzkoakoan. Beste 90 ikasle ez daude campus batera atxikita. Hizkuntzari dagokionez, ikasleen % 75,21ek (9.698 ikasle) euskaraz egingo dute proba, eta % 24,79k (3.197), gaztelaniaz. Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziora aurkeztuko diren ikasleen % 57,71 emakumezkoak dira eta % 42,29 gizonezkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako hezkuntza premia bereziak dituzten 598 ikaslek egokitzapenak beharko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio proba egiteko. Aurreko urteko ikasle kopuruari dagokionez (513), ikasturte honetan eskaera kopuruak % 16,56 egin du gora.

Ohi denez, USE hiru egunetan egingo da, asteazkenetik ostiralera, ekainaren 7a eta ekainaren 9a bitartean. Azterketei dagokienez, pandemian sortutako egitura malguari eutsiko diote.

Proben emaitzak ekainaren 15ean argitaratuko dira, eta, berrikuntza gisa, ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute. USEren gainerako izapideak ikusi eta betetzeko epeak zehaztuko zaizkie bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba EHU albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza