Gizartea -

Osasuna

Osakidetzak "ia ezinezkotzat" jo du Donostia Ospitalean ingresatutako emakumeak ebola izatea

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko mediku zuzendariorde Xabier Zubeldiak komunikabideen aurrean esan du emakumea egonkor dagoela. "Arriskutik kanpo dago, baina zaintzapean. Oraingoz ez dugu diagnostikorik. gaur arratsaldean edo bihar jasoko ditugu egindako proben emaitzak", adierazi du.

Donostia Ospitala, artxiboko argazki batean. EFE
Donostia Ospitala, artxiboko argazki batean.
Zubeldia: ''Tropikoko infekzio bat da, baina ez du ebola ematen''

0:41

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sukar hemorragikoa izan zezakeelakoan Donostia Ospitalean ingresatu duten emakumearen berri emateko, komunikabideen aurrean agertu da Donostialdeko ESIko mediku zuzendariorde Xabier Zubeldia. Haren hitzetan, "ia ezinezkoa" da ebola pairatzea". 

"Gaur goizean infekzio tropikal batekin heldu den emakumea ondo dago, baina daukan birusa arriskutsua izan daitekeenez, gisa horretako gaitzetan espezializatuta dagoen unitatean ingresatu dugu, protokoloa betez", azaldu du.

Zubeldiak berretsi du emakumea egonkor dagoela. "Arriskutik kanpo dago, baina zaintzapean. Oraingoz ez dugu diagnostikorik. gaur arratsaldean edo bihar jasoko ditugu egindako proben emaitzak", adierazi du.

Agian zure interesekoa da: Ebola ulertzeko 10 gako

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Ebola Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Donostia Ospitalea