Gizartea -

Epaiketa

19 urteko zigorra eskatu dute zazpi iruzurgileentzat, Irungo auzokide bati 86.000 euroko iruzurra egiteagatik

Iruzurgileak, bost emakume eta bi gizon, Irungo bizilagunaren adiskide egin ziren eta, hainbat trikimailu erabilita, horrek dirutza ematea lortu zuten. Aurretik iruzurra egiteagatik kontrako hiru epai irmo ditu akusatu nagusiak (Donostiako, Tarragonako eta Cacereseko auzitegietan).

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urte eta 4 hilabeteko espetxe-zigorra eskatu dute zazpi ustezko iruzurgilearentzat, Irungo auzokide bat engainatu eta 86.000 euro baino gehiago iruzur egitea leporatuta. Ustezko iruzurgileak bost emakumezko eta bi gizonezko dira, eta Irungo biktimaren hainbat senidek ere dirua eman zieten.

Akusatu nagusiarentzat, delitua egin zuen unean 29 urte zituela, bost urteko kartzela-zigorra eskatu dute, eta aurretik iruzurra egiteagatik kontrako hiru epai irmo ditu (Donostian, Tarragonan eta Caceresen).

Lagun egin ziren

Auzitegian epaituko diren gertaerak 2014ko maiatzean jazo ziren. Urte horretako abenduan adiskide egin ziren akusatu nagusia eta Irungo gizona.  Biktima engainatzeko, espetxera sartzeko arriskua zuen behar handiko ama bat zela esaten zion.

Hainbat trikimailuengatik engainatuta, biktimak zenbait diru kopuru eman zion, 30 bat aldiz, guztira, 70.622 euro. Gainera, gizon horren amak eta arrebetako bik dirua ere eman zioten ustezko iruzurgileari, guztira, 15.475 euro.  

Horrekin batera, etxebizitza batekin ere biktimei iruzur egin zien, eta transmisio gastuak ordaindu zizkion Irungo gizonaren arrebetako batek (guztira, 11.200 euro).

Azken iruzurra Portugalen emakumeari ustez jarritako isun batekin lotutakoa izan zen. Kaltetuak 25.000 euro ordaindu zituen. Horretarako, akusatuetako batez baliatu zen, emakumearen abokatuarena egiten, biktima engainatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Delituak Iruzurrak bideoak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak