Gizartea -

Tourra 2023

Gaur aurkeztuko dute Tourraren irteerarako segurtasun eta mugikortasun operatiboa

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eta hiru hiriburuetako eta Zornotzako udaletako arduradunek operatiboa aurkeztuko dute astelehen goizean Euskalduna Jauregian.

Atzerako kontaketaren erlojua, martxan jarri zen egunean. EFE
Atzerako kontaketaren erlojua, martxan jarri zen egunean. EFE
Atzerako kontaketaren erlojua, martxan jarri zen egunean. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, ekainaren 5ean, aurkeztuko dute euskal erakundeek Frantziako Tourraren 2023ko Grand Depart Pays Basque dela eta planifikatutako segurtasun eta mugikortasun operatiboa. Frantziako Tourra uztailaren 1ean abiatuko da Bilbon eta uztailaren 1ean, 2an eta 3an euskal lurrak zeharkatuko dituzte txirrindulariek lehen hiru etapetan.

Frantziako Tourraren hasierarako atzerako kontaketa apurka-apurka amaierara hurbiltzen ari da eta antolakuntza jada xehetasunak zehazten ari da, dena prest egon dadin "irteera handiaren" egunean.

Segurtasun operatiboaren aurkezpena 10:30ean izango da, Euskalduna Jauregian eta bertan parte hartuko dute Josu Erkorekak (Eusko Jaurlaritzako Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburua), Amaia Arregik (Bilboko Udaleko lehen alkateorde eta Segurtasun Saileko zinegotzia), Martin Ibabek (Donostiako Udaleko Kiroletako eta Gazteriako, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkaria), Livia Lopezek (Gasteizko Udaleko Kirola eta Osasunaren Saileko zinegotzi ordezkaria) eta Andoni Agirrebeitiak (Zornotzako alkatea). 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Frantziako Tourra Bilbo Zornotza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak