Gizartea -

Osasuna

Zer da kukutxeztula?

Argitu hemen azken egunotan Gipuzkoan kasu agerraldia izan duen gaixotasunari buruzko zalantzak.

Txertoa lau dositan ematen da sei urte bete aurretik. Artxiboko argazkia: EITB Media
Txertoa lau dositan ematen da sei urte bete aurretik. Artxiboko argazkia: EITB Media
Txertoa lau dositan ematen da sei urte bete aurretik. Artxiboko argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan azken bi asteetan izandako kukutxeztul agerraldiaren ondoren, 45 kasurekin, gaixotasunari buruz sor daitezkeen zalantza nagusiak jorratuko ditugu.

- Zer da kukutxeztula?

Kukutxeztula goiko arnasbideetako bakterio gaixotasun bat da, batez ere haurrei eragiten diena, baina helduetan ere gerta daiteke. Kasu gehienak arinak izaten dira, baina sei hilabete baino gutxiagoko haurtxoetan konplikazioak arriskutsuak izan daitezke, ospitaleratzeak eraginez, eta baita heriotza ere.

- Zer sintoma sortzen ditu?

Lehen etapetan, hotzeria arrunt baten sintomak ditu. Gaixotasunaren ezaugarri nagusia eztul bortitza da, baina sukar baxua eta apnea ere eragin ditzake.

- Zerk eragiten ditu agerraldiak? Ohikoak al dira?

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gogorarazi duenez, kukutxeztul agerraldiak "ziklikoak" eta "ohikoak" izaten dira, baina azken bi urteetan beste birus eta bakterio batzuen lekua hartu du covidak, eta beste gorabehera batzuk "estali" ditu. Hala, pandemiaren ostean, "normaltasunera" itzuli gara beste gaixotasun batzuen agerraldiei dagokienez.

- Zer txerto daude gaixotasunaren aurka?

Kukutxeztularen aurkako txertoa, autonomia erkidego guztien txerto egutegiaren parte dena, lau dositan ematen da, sei urte bete baino lehen.

Bestalde, azken urteotan, Osakidetzak haurdunentzako txertaketari buruzko gidan gomendatzen du dosi berri bat jasotzea haurdunaldiaren 27. eta 36. asteen artean, txertaketa estaldura handia duten herrialdeetan ere intzidentziak gora egin duelako.

- Zergatik da garrantzitsua haurdunaldi bakoitzean txertoa hartzea?

Haurtzaroan txertoa hartu dugun arren, kukutxeztularen aurkako antigorputzak denborarekin galtzen dira eta ez dira nahikoa jaioberria babesteko. Horregatik, beharrezkoa da haurdunaldi bakoitzean txertoa hartzea, antigorputzen mailak ez baitira behar bezain altuak izango hurrengo haurdunaldietarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Gipuzkoako albisteak EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Osasun albisteak Umeak albisteak