Gizartea -
INGURUMENA
Ia bi tona hondakin jaso dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 22 naturagunetan
Jasotako hondakin guztien % 19 zigarro puntak dira. Horrez gain, latak, beira eta zapi bustiak bildu dituzte, gehien bat.
AGENTZIAK | EITB Media
Libera Proiektuak espazio naturaletan dauden hondakinak biltzeko ekainaren 3an egin zuen bilketa handiaren baitan, ia bi tona hondakin jaso zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 22 naturagunetan. Esaterako, Bidasoa ibaian, Kobeta mendia edo Amezola parkea garbitu zituzten.
Iragan asteburuko ekimenean 17.000 boluntariok parte hartu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), iaz baino % 40 gehiago. Halaber, duela sei urte bere ibilbidea hasi zuenetik inoizko ekitaldirik jendetsuena izanda.
Bildutako zaborraren % 19 zigarro puntak izan dira. Horrez gain, latak, beira eta zapi bustiak bildu dituzte, gehien bat.
Zazpigarren edizio hau Espainiako Estatuko 970 tokitan egin da, iaz baino 260 gehiagotan.