Gizartea -
DESAGERTUTAKO PERTSONAK
2019an desagertu zen enpresari gasteiztarrarenak dira Ciudad Realen aurkitutako hezurrak
Aurkitutako hezurrei egindako DNA probek baieztatu dute Gonzalez Borrajorenak direla. Enpresaria luxuzko bi ibilgailu saltzera joan zen Manzanaresera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Manzanaresko (Ciudad Real) putzu batean aurkitutako hezurrak Jesus Maria Gonzalez Borrajo Gasteizko enpresariarenak dira, Maria de los Angeles Herreros Espainiako Gobernuak Ciudad Realen duen ordezkariordeak baieztatu duenez.
Putzuan aurkitutako hezurrei egin zaizkien DNA probek baieztatu dutenez, gorpuzkiak Gonzalez Borrajo Manzanaresenak dira.
Herrerosek azaldu duenez, "ez da batere erraza izan Guardia Zibilak putzu batean zeuden gorpuzkiak eskuratzea".
Ciudad Realeko Guardia Zibilak adierazi duenez, egunean zehar, eguraldiak ahalbidetzen duen bitartean, putzutik hezur gehiago ateratzen jarraituko dute.
57 urteko enpresaria duela lau urtetik zegoen desagertuta, Gasteiztik Manzanaresera luxuzko bi ibilgailu saltzeko asmoz joan ondoren. Antonio C. (hura bizirik ikusi zuen azken pertsona) bitartekari gisa aritu zen transakzio horretan.
Txanpon-makinen negozioan aritzen zen enpresariak ez zuen Paraguairako hegaldirik hartu desagertu eta hurrengo egunean, aurreikusita zuen bezala.
Gonzalez Borrajoren familiak beti susmatu izan du bere kasua Juan Miguel Islaren kasuarekin lotuta dagoela. Isla 2022ko uztailaren 21ean desagertu zen, eta haren gorpuzkiak martxoan aurkitu zituzten, Antonio C. bitartekariaren finka bateko putzu batean.