Gizartea -

EHU

EHUko gutxieneko notak gradu ezberdinetarako: Zer neurtzen da?

Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza izan zen iaz ere gutxieneko nota altuena eskatu zuen gradua: 13,200, hain justu. Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradu Bikoitza eta Medikuntzako Gradua ditu atzetik.

EHUko gutxieneko notak gradu ezberdinetarako
EHUko gutxieneko notak gradu ezberdinetarako
EHUko gutxieneko notak gradu ezberdinetarako

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko 13.000 ikaslek eta Nafarroako 800 ikaslek baino gehiagok egin dituzte unibertsitatera sartzeko probak, Selektibitatea izenarekin ezagutu izan dena. Nota horren eta Batxilergoan lortu dutenaren baturak erabakiko du ikasle horrek EHUn nahi duen karrera egin ahal izango duen ala ez.

Gradua aukeratzeko orduan, baina, bada kontuan hartu beharreko beste nota bat: unibertsitateak ezartzen duen gutxieneko nota.

Euskadin, EHUn sartu ahal izateko, badira "gutxieneko nota" gisa 13 ingurukoa eskatzen duten karrerak (gehienez ere, 14koa izan daiteke), Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza edo Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua, esaterako. Beste zenbait gradutan, ordea, plazak soberan izaten dituzte, ikasleek eskatzen dituzten plazak baino gehiago eskaintzen baitira. Hala, nahikoa izaten da 5eko notarekin.

2022-2023 ikasturterako, Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko gutxieneko nota altuena eskatzen duten 10 karrerak: 

EHUn sartzeko gutxieneko nota (2022-2023 ikasturtea)

EHUn sartzeko gutxieneko nota (2022-2023 ikasturtea)

Zer da gutxieneko nota?

"Gutxieneko notak" titulazio bateko plazen eskariaren eta eskaintzaren arteko erlazioa islatzen du. Gutxi gorabeherakoa izaten da, eta urtetik urtera aldatzen da; ez da asko aldatzen, baina bai hamarren batzuk.

Gutxieneko nota kalkulatzeko, unibertsitateko gradu horretan plaza eskatu duten ikasleen onarpen-nota guztiak handienetik txikienera ordenatzen dira. Eskuragarri dauden plazen kopuruaren araberako eskaerak onartzen dira, ezarritako nota-hurrenkera horren arabera, eta azken onartuaren nota litzateke "gutxieneko nota".

Unibertsitate publikoetarako bakarrik balio du, eta ez du zerikusirik graduaren zailtasunarekin. Nota altuek ikasleen eskari handia baino ez dute azaltzen, baina litekeena da unibertsitateko karrera bat maila txikiagoko beste bat baino errazagoa izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EHU albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak