Gizartea -

GERTAKARIA

Getariako portua itxita egon da ia ordubetez, izotz lantegi batean izan den amoniako isuriagatik

Gas toxikoaren ihesa 11:45 inguruan gertatu da. Lantegiko beharginak berahala ohartu dira, eta isuriak ez du aparteko kalterik eragin.

Getariako portua, gaur. Argazkia: @BomberosEuskadi
Getariako portua, gaur. Argazkia: @BomberosEuskadi
Getariako portua, gaur. Argazkia: @BomberosEuskadi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getariako portua oinezkoentzat eta ibilgailuentzat itxita egon da gaur goizean ia ordubetez, bertan dagoen izotz fabrika batean izan den amoniako isuriagatik.

Antza, 11:45 inguruan izan da gas ihesa, eta bertako langileak berehala ohartu dira. Egoera azkar bideratzea lortu dute, eta ez da aparteko kalte materialik izan. Inork ez du minik hartu.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, egoera kontrolpean dago eta portua, jada, zabalik dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Getaria