Gizartea -

Migranteak

Melgosak Loturak harrera programaren boluntario kopurua handitzeko deia egin du

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak errefuxiatuei eta abegi onari buruzko topaketa batean parte hartu du. Bertan, esperientziak kontatu dira eta gerra garaiko harreraren moduko errealitateei buruz eztabaidatu da.

Oceans Viking ontziko migratzaileak. Artxiboko argazkia.
Oceans Viking ontziko migratzaileak
Oceans Viking ontziko migratzaileak. Artxiboko argazkia.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Loturak harrera programaren boluntariotza areagotzeko deia egin du, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean.

"Pertsona eta familia boluntario gehiago behar ditugu", esan du. Haren ustez, "Loturak lankidetza publiko sozialaren arrakastaren adibide garbia da, eta, gainera, aukera bikaina da herritarrak errefuxiatuen arretan inplikatzeko".

Melgosak errefuxiatuei eta abegikortasunari buruzko topaketa egin du astearte honetan Bilboko Nuestra Señora de Begoña-Jesuitak Indautxu ikastetxean. Ekitaldia sailburuaren eta Ellacuria Fundazioak kudeatzen duen Loturak harrera programarekin zerikusia duten zazpi lagunen arteko solasaldia izan da. 

Topaketa horretan esperientziak kontatu dira eta gerra garaiko harrerari buruz eztabaidatu da, bereziki Ukrainan zentratua, baita Mediterraneoan izan diren azken gertakarietan ere.

Loturak programa duela urtebete sortu zen. Eusko Jaurlaritzak Ukrainako inbasioak eragindako krisi humanitario larriari erantzuteko martxan jarritako Isuri Funtseko programetako baten parte da. Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioak kudeatzen du, eta, horri esker, 942 pertsona bizi dira EAEko etxeetan, eta 185 lagunek hartzen dute parte tokiko 17 harrera-taldeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Migrazioa Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra