Gizartea -

Frantziako Tourra

Bilbok BiziTour familiarteko bizikleta jaiaren azken etapa hartuko du igande honetan

Irteera 12:00etan izango da, Areatzako aterpeetati. Zehazki, bi ibilbide prestatu dituzte, bata laburra (4 kilometro) eta bestea luzea (12 kilometro).

Bilbok BiziTour familiarteko bizikleta jaia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Bilbok BiziTour familiarteko bizikleta jaia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Bilbok BiziTour familiarteko bizikleta jaia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BiziTour familiarteko bizikleta ekitaldiaren hirugarren eta azken geldialdia Bilbon egingo da igande honetan, Donostiatik eta Gasteiztik igaro ondoren, 2023ko Frantziako Tourreko Grand Depart Pays Basque jai handiari ongietorria emateko helburuarekin. Bilbon, bi ibilbide prestatu dituzte, bata laburra (4 kilometro) eta bestea luzea (12 kilometro).

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, igande honetan Bilbon "familia guztiak ibilbideaz modu ludikoan parte hartzera gonbidatuta daude. Guztiok egiteko moduko ibilbidea da, jai giroan, txirrindularitzaren kultura eta mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin".

BiziTour bizikletaz egiteko txango seguru eta babestua izango da, guztiontzako modukoa, familian ibilgailuentzat itxitako kaleetan barna gozatzeko. Bilboko BiziTourraren irteera 12:00etan izango da Areatzako aterpeetatik eta animazio jarduerez gain, zozketak egingo dira eta opariak banatuko dituzte.

"Gure lurralde bizikleta zalea aldarrikatu eta bi gurpil gainean mundu mailan erreferente den ekitaldiari, Frantziako Tourrari, ongietorria emateko ospakizuna. Euskal gizarte osoari Grand Depart Pays Basque hurbiltzeko modu atsegin, abegitsu, erraz eta parte-hartzailea eta, bide batez, bizikletaren erabilera sustatu eta EAEn barna igaroko diren etapen zirrara aurrez ekartzeko abagunea", gaineratu dute antolatzaileek.

Bestalde, antolatzaileek iragarri dute "Bizitour Bilbao" familiarteko bizikleta ibilbide honek aldaketak eragingo dituela trafikoan igandean, 11:30etik 13:30era, gutxi gorabehera. Era berean, probak eragina izango du Bilbobusen zenbait linearen ibilbide eta ordutegian.

Lasterketa Areatzako aterpeetatik abiatu, eta han izango du helmuga. Igaro ahala, hiriko zenbait kaletan eragingo du. Trafikoa Udaltzaingoak eta antolakuntzako kideek antolatuko dute.

Ibilbide laburrak (4 Km) kale hauei eragingo die:

Areatzako aterpeak - Epaltzaren alarguna - Areatza - Areatzako zubia - Nafarroa - Kale Nagusia - Moyua plaza - Elkano - Museoa plaza - Euskadi plaza - Deustuko zubia - Agirre anaiak - Unibertsitate etorbidea - Campo Volantin pasealekua - Areatzako aterpeak (12:00etan iritsiko dira, gutxi gorabehera).

Ibilbide luzeak (12km), ondorengo kaleetan izango du eragina:

Areatzako aterpeak - Epaltzaren alarguna - Areatza - Areatzako zubia - Nafarroa - Plaza Biribila - Kale Nagusia - Moyua plaza - Elkano - Museoa plaza - Euskadi Plaza - Deustuko zubia - San Pio X. plaza - Agirre Lehendakaria - Benidorm - Celestino María del Arenal plaza - Orixe - Tellaetxebidea - Elorrieta erribera - Zarandoa etorbidea - Morgan - Madariaga etorbidea - San Felicísimo plaza - Familia Santua - Agirre Lehendakaria - San Pío X. plaza - Deustuko zubia - Museo plaza - Máximo Aguirre - Kale Nagusia - Nafarroa - Areatzako zubia - Areatza - Epaltzaren alarguna - Areatzako aterpeak (13:30ean iritsiko dira, gutxi gorabehera).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Kirolak Txirrindularitza Frantziako Tourra Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aisia Umeak