Gizartea -

TREN ISTRIPUA

21 urteko gizonezko bat hil da Basauriko Ariz geltokiaren inguruan, trenak harrapatuta

Ertzaintzak jakitera eman duenez, bart izan da ezbeharra, 00:00ak inguruan, Zaratamo udalerrian, Basauriko geltokitik oso gertu. Antza, trenbidetik oinez zihoan gizonezkoa, trenak harrapatu duenean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gizonezko bat hil da bart Basauriko Ariz auzoko geltokitik oso gertu, Euskotreneko tren batek harrapatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 00:00ak inguruan izan da ezbeharra, Zaratamo udalerriaren parean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakaria argitzeko. Zabaldutako lehen informazioen arabera, gaztea trenbidetik oinez zihoan, trenak harrapatu duenean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak