Gizartea -

Gipuzkoa

Bihar erabakiko dute Zumaiako eta Orioko hondartzetan bainua baimendu ala ez, ura aztertu ondoren

Azken egunotako euriteen ondorioz, 'E. coli' bakterioaren gehienezko maila gainditu dutelako itxi zituzten atzo bi herriotako hondartzak. Bihar beste lagin bat aztertuko dute, eta orduan jakingo da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez.

Santiago hondartza (Zumaia). Artxiboko argazkia: Jokin Zurutuza
Santiago hondartza (Zumaia). Artxiboko argazkia: Jokin Zurutuza
Santiago hondartza (Zumaia). Artxiboko argazkia: Jokin Zurutuza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaiako eta Orioko hondartzetan bainua hartzea debekatuta dago atzotik, araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak ez betetzeagatik; izan ere, Enterococcus intestinalis bakterioaren gehienezko maila gainditu da Gipuzkoako bi hareatza horietan. Bihar, osteguna, beste lagin bat hartuko dute, eta lagin horren analisiaren emaitzen arabera erabakiko dute bi hareatzok berriro zabalduko dituzten ala itxita jarraituko duten.

Zure interesekoa izan daiteke: Zergatik debekatzen dira bainuak hondartzetan?

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Zumaiako Santiago hondartzako uretan E. coli bakterioaren gehienezko maila gainditu da; ondorioz, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta daude uraren kalitatea hobetu arte, Santiago hondartzan bertan zein Urolaren itsasadarrean.

Orion ere, egoera berdina da. Azken egunetako euri-jasen ondorioz, Enterococcus intestinalis bakterioak baimendutako maila gainditzen du, eta debekatuta dago bertako hondartzan eta ibaian bainatzea.

Azken orduetako prezipitazio iraunkorrek kalte ugari utzi dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan, tartean Zumaian. Kaltetutako eremua hondamendi eremu izenda dezatela eskatuko du Zumaiako Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Albisteak Uda