Gizartea -
HERIOTZA
Karmele Aranburu kazetari aitzindaria hil da
32 urte egin zituen Herri Irratiko albistegietan, eta ondoren, 27 urte EHUren Udako Ikastaroetako komunikazio lanetan, erretiroa hartu zuen arte. Euskadi Irratiko lankidea ere izan zen. Argi zuen irratia dela "kazetaritzaren etorkizuna".
EITB MEDIA
Karmele Aranburu (Orio, 1957) kazetaria hil da, 65 urte zituela, minbiziaren ondorioz.
Gipuzkoako kazetaritzan aitzindari eta erreferente izan zen. 32 urtez lan egin zuen Herri Irratiko albistegietan, eta ondoren, 27 urtez EHUren Udako Ikastaroetako komunikazio lanetan (1996-2022), erretiroa hartu zuen arte. Euskadi Irratiko albistegietako lankidea ere izan zen (2010-2013).
Argi zuen irratia dela "kazetaritzaren etorkizuna".
Entzun hemen, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan Karmele Aranbururi iazko irailean egindako elkarrizketa.