Gizartea -

Erasoa

Lau labankada jasota ospitalera eraman dute gizon bat Arrasaten

Goizaldeko 03:00etan izan da erasoa, Arrasateko alde zaharreko taberna batean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da erasotzaileak identifikatzeko. Zauri arinak ditu biktimak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat ospitalera eraman dute goizaldean Arrasaten, taberna batean lau labankada jasota. 

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 03:00ak aldera gertatu da erasoa, alde zaharreko taberna batean. Antza, ezezagunek labanaz zauritu dute biktima. Udaltzainak eta Ertzaintza berehala bertaratu dira eta osasun zerbitzuek ospitalera eraman behar izan dute hura. Nolanahi ere, biktimak zauri arinak ditu. 

Ertzaintza gertaera ikertzen eta erasotzaileak identifikatzen saiatzen ari da. 

San Joan jaietan murgilduta dago Arrasate egunotan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Arrasate Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Debagoiena