Gizartea -

EZBEHARRAK

Bi pertsona hil dira itota azken orduetan Bizkaian, bat Muskizen eta bestea Alonsotegin

Batetik, 63 urteko gizon baten gorpua erreskatatu du Ertzaintzaren helikopteroak goizean Muskizko hondartzan, eta bestetik, beste gizon baten gorpua erreskatatu zuten atzo Alonsotegiko urtegian.

Lurrean, biktima suspertzen saiatu dira.
Lurrean, biktima suspertzen saiatu dira.
Lurrean, biktima suspertzen saiatu dira.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

63 urteko gizon bat itota hil da igande honetan Muskizeko (Bizkaia) Arena hondartzan. Ertzaintzaren helikoptero batek gorpua uretatik ateratzea eta hareatzara eramatea lortu du, suspertzeko maniobrak egiteko, baina osasun-langileek haren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, igande goizeko 09:30ak pasata, pertsona baten abisua jaso dute Muskizko Arena hondartzatik, esanez uretatik irteteko arazoak zituen bainulari bat zegoela, eta korronteak arrastaka eramaten ari zela. Hala, Ertzaintza, Udaltzaingoa, Bizkaiko suhiltzaileak, Zaintza eta Erreskate Unitatea, Ertzaintzaren helikoptero bat, Itsas Salbamenduko kideak eta Gurutze Gorriko ontzi bat mobilizatu dituzte.

Azkenik, Ertzaintzaren helikopteroak airetik aurkitu du bainularia, eta kideetako bat erreskatatzera jaitsi da. Helikopteroak hondartzara eraman du. Bertan, osasun-langileak suspertze-maniobrak egiten saiatu dira, baina, azkenean, mediku batek hilda zegoela ziurtatu du. Biktima, 63 urteko gizonezko bat, Bilboko Auzitegiko Zerbitzu Anatomikora eraman dute.

Astebete baino gutxiagoan hondartza honetan itota hiltzen den bigarren biktima da.

Bestalde, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, atzo 20:15 aldera Alonsotegiko urtegiko bainu-eremuan gizon baten gorpua berreskuratu zuten. Ez da informazio gehiago zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Gazteak Itotzeak