Gizartea -

Ministroen Kontseilua

Osasun zentro, zentro soziosanitario eta farmazietan musukoak kentzea onartuko du gaur Espainiako Gobernuak

Betebeharra Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan amaituko da. Neurriarekin amaitzen dira covid-19aren pandemiaren eztandarekin duela hiru urte baino gehiago ezarri ziren murrizketa guztiak.

Bi emakume adinekoen egoitza batean. Artxiboko argazkia: EFE
Bi emakume adinekoen egoitza batean. Artxiboko argazkia: EFE
Bi emakume adinekoen egoitza batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du osasun-zentroetan, ospitaleetan, farmazietan eta zentro soziosanitarioetan musukoak erabiltzeko betebeharrari amaiera emango dion Errege-dekretua, Osasun Ministerioko iturriek baieztatu dutenez.

Iturri berdinek azaldu dutenez, Jose Miñones Osasun ministroa Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramailearekin batera agertuko da Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, eta bertan iragarriko du indarrean sartuko dela "Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan".

Horrela, ia modu orokorrean kenduko dute — oraindik ere gune kalteberetan mantenduko dira, Onkologiako eremuetan, esaterako—, ekainaren 23an iragarri bezala, neurriak Osasun Sistema Nazionalaren (CISNS) Lurralde arteko Kontseiluaren oniritzia jaso zuenean.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, betebehar baten ordez, musukoak osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta farmazietan eramatea soilik gomendioa izango da.

Nolanahi ere, musukoak nahitaez erabili behar dira oraindik ezaugarri bereziak eta paziente immunodeprimituak dituzten zenbait osasun-gunetan, hala nola zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza-geletan edo larrialdietan.

Fernando Simon doktorea buru duen Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko adituen txosten teknikoa aztertu ondoren hartu zen erabakia.

Duela lau hilabete, otsailaren 8an, Espainiak garraio publikoetan musukoak nahitaez erabili behar zituen Europako estatu bakarra izateari utzi zion.

Garraioetan musukoak kendu zituzten kanpoaldean nahitaez erabiltzeari utzi eta ia urtebete geroago. Neurri hori 2022ko otsailaren 10ean onartu zuten, eta hilabete batzuk geroago (2022ko apirilaren 20an), barruko espazioetan jada ez zela erabili behar erabaki zuten.

Espainiako Gobernuak gaur onartuko duen neurriarekin, duela hiru urte baino gehiago pandemiak eztanda egin zuenean ezarritako murrizketa guztiak amaituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Medikuak Adinekoentzako egoitzak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza albisteak Sendagaiak albisteak Txertoak Donostia Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirus-agerraldiak Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak Osasunbidea gaur Maskarak gaur Industria farmazeutikoa