Gizartea -
ZIRKULAZIOA
Abiadura kontrolatzeko kanpainak areagotuko dituzte astelehen honetatik aurrera, Euskadin
Kontrolak prebentziozkoak izango dira, eta abiadurarekin lotutako arrisku-tarteetan oinarrituko dira. Kanpaina uztailaren 10etik 16ra egongo da martxan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ertzaintzak eta udaltzaingoek abiadura kontrolatzeko kanpainak areagotuko dituzte EAEko errepideetan astelehen honetatik (hilak 10) uztailaren 16ra arte.
Helburua istripu-tasa eta hildako eta zauritutako pertsonen kopurua murriztea da, Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Kontrolak, nolanahi ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurarekin lotutako arrisku-tarteetan zentratuko dira, bai eta ezarritako mugatik gora zirkulatzen den eta ezbehar-tasa handia dagoen lekuetan ere.
Zure interesekoa izan daiteke ere: Trafikoaren informazioa eta trafiko kamerak
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea