Gizartea -

Marmokak euskal kostaldean

Karabela portugaldarrak itzuli dira Gipuzkoako uretara

Hainbat lagun artatu dituzte azken orduetan marmokekin kontaktuan egoteagatik Kontxako badian, eta Zarauzko eta Getariako hondartzetan. Donostiako Udalak jakitera eman du, halaber, goizean ikuskapen lanak egin ondotik, ez dutela besterik topatu eta bandera berdea jarri dutela berriz ere.

Karabela portugaldar baten irudia. Txomin Rezolaren artxiboko argazkia
Karabela portugaldar baten irudia. Txomin Rezolaren artxiboko argazkia
Karabela portugesen ziztadak izan dira Gipuzkoako hainbat hondartzatan

1:20

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte luzez gure uretan ikusi gabe egon ondotik, karabela portugaldarrak Gipuzkoako kostaldera itzuli dira. Hainbat bainulari artatu dituzte azken orduetan marmokekin kontaktua izateagatik Kontxako badian eta Zarauzko eta Getariako hondartzetan.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Babes Zibileko zerbitzuek badiako barruko uretan "gutxienez sei marmoka portugaldar". Gauzka horrela goizean bandera horia ezarri dute Donostiako hondartzetan, baina ikuskapen lanak egin ondotik, eguerdian berriz ere bandera berdea ezarri dute, arriskurik ez dagoela argudiatuta.

Carlos Garcia Hernandez Donostiako Udaleko zinegotziak adierazi duenez, itxura guztien arabera atzo gertatutakoa "zerbait puntuala" izan zen. Hala ere, gogorarazi du marmoka berriak ikusiz gero, berriro aktibatuko dela protokoloa.

Zarauzko Udaletik jakinarazi dute, bestalde, marmoken bandera jarria dutela atzoz geroztik, baezpada ere.

Ez da lehenengo aldia. 2010eko eta 2011ko udan hainbat karabela portugaldar iritsi ziren Gipuzkoako uretara, bainularien artean beldurra eraginez. Hain justu marmokak Donostiako Zarautz, Ondarreta eta Kontxako hondartzetan azaldu ziren. Duela bost urte ikusi ziren azken aldiz euskal kostaldean.

Karabela portugaldarra (Physalia physalis) medusa mota bat da, baina horren ziztada oso mingarria. Erraz identifika daiteke, beti ur azalean geratzen delako eta more koloreko puxika puztu baten itxura duelako.

Itsaso zabalean aurkitu ohi da planetako ur bero guztietan, baita Atlantikoko Golkoan ere; horregatik, noizean behin agertzen da euskal kostaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Kontxako hondartza Uda