Gizartea -

Aspartamoa

Aspartamoa minibizi-eragile posible gisa sailkatu du aurrenekoz MOEk

Ezarrita dagoen eguneko kontsumo mugari eusten dion arren, gozagarri horren nahiz bestelakoen kontsumoa jaistea gomendatzen du. Hala ere, tartean behin hartzeak inongo arriskurik ez duela gogorarazi dute; egunero kopuru handiak hartzen dituztenentzat dela arriskutsua.

Freskagarri-makina. EITB Media.
Freskagarri-makina. EITB Media.
Freskagarri-makina. EITB Media.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasunaren Erakundeak (MOE) minibizi-eragile posible gisa sailkatu du aspartamo gozagarria aurrenekoz, nahiz eta orain arte gizakientzat ezarrita zegoen eguneko kontsumo onargarriaren muga babestu duen: gorputz-pisuko kilogramo bakoitzeko 40 miligramo aspartamo.

Aspartamoa edulkoratzaile artifiziala da, eta hainbat elikagaitan eta edaritan erabiltzen da 1980ko hamarkadatik azukrea ordezkatzeko, hala nola, edari dietetikoak egiteko, txikleak, gelatina, izozkiak, jogurta bezalako esnekiak, gosaltzeko zerealak, hortzetako oreak eta medikamentuak, eztulerako pilulak eta bitamina mastekagarriak, esaterako.

Askotan ebaluatu da osasunean izan dezakeen kaltea, baina orain arte ez da minbiziarekin loturarik aurkitu. Eskura dagoen ebidentzia zientifikoa -edonola ere "mugatua" dena- berriro ere aztertu ondoren, MOEk berretsi du aspartamoa segurua dela edulkoratzaile hori egunero kontsumitzen duen pertsona batentzat, betiere ezarritako muen barruan egiten bada.

Adibidez, freskagarri-lata arrunt batek 200 edo 300 mg aspartamo baditu, 70 kg-ko pisua duen heldu batek egunean 9-14 lata baino gehiago kontsumitu beharko lituzke eguneko kontsumo onargarria gainditzeko, beti ere beste elikagai-iturri batzuetatik ez bada aspartamo gehiago kontsumitzen. 

Francesco Branca MOEko Elikagaien Nutrizio eta Kaltegabetasun Saileko zuzendariak adierazi duenez, aspartamoari buruzko kezka, aspartamoa kantitate handietan hartzen duten kontsumitzaileentzat izan beharko litzateke: "Funtsean, noizean behin freskagarri bat edaten duen norbaitek ez luke horretaz kezkatu behar. Hau da oraingoz esan dezakeguna. Eguneroko kontsumo maila onargarrietatik urrun egiten den noizbehinkako kontsumoa segurua da eta ez du osasunerako arrisku nabarmenik eragiten. Arazoak asko kontsumitzen dutenekin du zerikusia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Nutrizioa Munduko Osasun Erakundea Ongizatea eta osasuna