Gizartea -

Sutea Bilbon

Sei pertsona ospitalera eraman dituzte Bilbon gas-isuri batek eragindako sutean kea arnasteagatik

Antza denez, 09:30ean, espaloiak konpontzen ari zen langile batek gas-hodi bat zulatu du, akats baten ondorioz, eta leherketa eta sugarrak eragin ditu.

Kaltetutako eraikina eta langilearen makina Bilboko Zamakola kalean (Abusu auzoa). Argazkia: EFE
Kaltetutako eraikina eta langilearen makina Bilboko Zamakola kalean (Abusu auzoa). Argazkia: EFE
Kaltetutako eraikina eta langilearen makina Bilboko Zamakola kalean (Abusu auzoa). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira sei pertsona eraman dituzte ospitalera kea arnastuta intoxikatuta, Bilboko Zamakola kaleko bloke batek su hartu ostean, Abusu auzoan, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Antza denez, 09:30ean, espaloiak konpontzen ari zen langile batek gas-hodi bat zulatu du, akats baten ondorioz, eta leherketa eta sugarrak eragin ditu. Sua itzalita dago jada, baina Zamakola kaleko 28. zenbakian dagoen eraikinaren fatxada bati eragin dio.

Foto: EFE

Foto: EFE

Suhiltzaileek kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera eta sei pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Suak kalte materialak utzi ditu fatxadan, pertsianak eta kristalak apurtu baitira. Hirugarren solairuraino kalteak larriak dira, eta kaltetutako fatxadaren zati bat belztuta dago; laugarren eta seigarren solairuen artean, berriz, kalteak ez dira hain larriak.

Gas-isuri batek sutea eragin du Bilboko Zamakola kaleko eraikin batean
Gas-isuri batek sutea eragin du Bilboko Zamakola kaleko eraikin batean
Gas-isuri batek sutea eragin du Bilboko Zamakola kaleko eraikin batean

0:43
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak