Gizartea -

Istripua

Lau lagun zauritu dira Zuian A-624 errepidean zihoazela autoa iraulita

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:30 aldera gertatu da, A-624 errepideko 25. kilometroan. Errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan; zaurituetako bi Santiago ospitalera eraman dituzte, eta beste biak Txagorritxura.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira larunbat arratsalde honetan Zuian (Araba), A-624 errepidean, Artziniegarako noranzkoan, zihoazen ibilgailua errepidetik atera eta irauli ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:30 aldera gertatu da, A-624 errepideko 25. kilometroan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, auto bat errepidetik atera eta irauli egin da.

Osasun-langileek Santiago ospitalera eraman dituzte zaurituetako bi eta Txagorritxura beste biak. 

Istripuaren tokira joan diren Ertzaintzako agenteek errepidea itxi dute bi noranzkoetan, eta erabat itxita egon da 18:30ak aldera arte; ordu horretan N-622 norabiderako erreia zabaldu dute eta txandakako zirkulazioa ezarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak