Gizartea -
Sexu indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Donostian adin txikiko bati sexu harremanak izatearen truke dirua ordaintzeagatik
Biktimak Fuenlabradan (Madrilen) jarri zuen salaketa. Antza, Internet bidez sexu harremanak izatea eskatu zion atxilotuak. Donostiako bizilaguna da azken hori, eta bertan atxilotu dute.
EITB MEDIA
Gizonezko bat atxilotu du Espainiako Polizia Nazionalak Donostian, adin txikikoen kontrako sexu indarkeriagatik. Nerabe batekin harremanetan jarri eta Internet bidez sexu harremanak izateko dirua ordaintzea leporatzen diote.
Biktimak Fuenlabradako (Madril) komisaldegian jarri zuen salaketa. Bertan esan zuenez, sare sozial baten bidez gizonezko bat berarekin harremanetan jarri zen, eta dirua eskaini zion, sexuaren truke. Salaketaren arabera, astebetez hainbat dei elkar trukatu zituzten.
Ikerketen ondoren, ustezko erasotzailea Donostian bizi dela jakin zuten, eta hainbat ordainketa egin zituela baieztatu.