Gizartea -

GERTAKARIA

Gizon bat atxilotu dute Iruñean anaiari labanaz erasotzeagatik

San Jorge auzoko etxebizitza batean gertatu zen ezbeharra ostiral arratsaldean, eta biktima ospitalean artatu behar izan zuten. Bi anaien ama etxean zegoen eta hark deitu zion poliziari.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du hilketa saiakera egotzita, ustez, labana batekin anaiari eraso egin eta zauriak eragiteagatik San Jorge auzoko etxebizitza batean.

Ostiral arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Antza denez, anaietako batek labanaz eraso zion besteari, eta ospitalean artatu behar izan zuten. Etxean zegoen amak deitu zion poliziari.

Ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi zuten, eta aske geratu da, urruntze-aginduarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak