Gizartea -
SEXU ERASOA
Gizon bat atxilotu dute Gasteizko taberna bateko komunetan emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa igande gauean gertatu zen, Arabako hiriburuko Bremen kaleko taberna batean.
EITB MEDIA
Gasteizko Udaltzaingoak 44 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko taberna bateko komunetan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
Gertakariak igandean jazo ziren, 21:30ak aldera, Bremen kaleko ostalaritza-lokal batean. Udaltzainek Bremen kaleko gasolindegi batera joateko deia jaso zuten. Antza, bertan zegoen gizon batek aurretik emakume bati sexu erasoa egin zion kale horretan bertan zegoen taberna bateko bainugeletan.
Agenteak berehala gerturatu ziren eta gizonarekin eta emakumearekin hitz egin ondoren, gizona atxilotu zuten sexu eraso delitua egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea