Gizartea -
Ipar Euskal Herria
Emakume batek sexu erasoa salatu du Baionako besten lehen gauean
Hiru ziztada izan dira. Horrez gain, gizonezko bat larri zaurituta topatu dute bart Baiona Ttipian.
E. G. | EITB Media
Emakume batek sexu erasoa salatu du Baionako (Lapurdi) besten lehen gauean, Pirinio Atlantikoen Prefekturak ohar batean jakinarazi duenez.
SAMUk artatu zuen emakumezkoa, eta salaketa aurkeztuta, Frantziako Poliziak ikerketa abiatu du. Halaber, "asmo txarreko hiru ziztada" ere izan dira, Prefekturaren segurtasun txostenaren arabera.
Bestalde, eta jaigunetik kanpo, indarkeria matxistaren kasu bat gertatu dela jakinarazi dute. Gizon batek bikotekidea kolpatu eta garezurreko traumatismoa eragin dio.
Azkenik, gertakarien alorrean, 40 bat urteko gizonezko bat larri zaurituta aurkitu dute bart Baiona Ttipian, Kortsarioen Kaian dagoen jatetxe baten ondoan. Oraindik ez dute identifikatu, eta hil edo bizi dago, hori ere garezurreko traumatismoarekin.
Erasoak gorabehera, Baionako besten hasiera "lasaia" izan dela azpimarratu du Prefekturak; hori bai, "jendetza" batu dela gaineratu du.