Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Euri txikia espero da iganderako, baina astelehena oskarbi eta bero dator

Igande honetan termometroak behera egingo du kostaldean, egunaren lehenengo partean bereziki, eta han-hemenka euri txikia bota dezake. Astelehenerako, ordea, zeru urdinagoak eta bero handiagoa espero ditugu.

Ondarroa. Argazkia: Itziar Alberdi
Ondarroa. Argazkia: Itziar Alberdi
Ondarroa. Argazkia: Itziar Alberdi

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko zeruak oso hodeitsu egongo dira igande honetan, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera. Litekeena da kostaldean han-hemenka euri txikia botatzea, egunaren lehenengo partean bereziki, eta arratsaldean atertzera egingo du, hegoaldean batez ere. Orduan, ostarte zabalagoak irekiko dira. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 23-27º artekoak izango dira; baliorik altuenak Nafarroa hegoaldean neurtuko dira eta bertan giroa argiagoa izango da.

Asteleheneko iragarpenari dagokionez, goizean goiz hodeiak agertuko dira kostaldean; hegoaldean, berriz, zerua urdin egongo da. Dena dela, goizean bertan, ipar partean egongo diren hodeiak desagertuz joango dira, eta arratsaldean oskarbi geldituko da bertan ere. Iparraldeko haizea ibiliko da, biziago arratsaldean eta barnealdean. Hala ere, tenperatura igo egingo da: beroenak 25-30º ingurukoak izango dira toki gehienetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda