Gizartea -

TRAFIKOA

Normaltasuna EAEko errepideetan, egunean zehar auto-ilara puntualak izan ondoren

A-1 errepidetik AP-1erako irteera, Armiñonen, eta AP-8ko ordainlekua, Irunen, izan dira igande honetan intzidentzien bi puntu bakarrak.

Auto-ilarak Irunen. EITB Media.
Auto-ilarak Irunen
Auto-ilarak Irunen. EITB Media.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziatik Penintsulako hegoalderantz doazen ibilgailu askok eta A-1 errepidean, Trebiñuko Konderrian (Burgos), izandako trafiko-istripu batek 4 eta 6 kilometro arteko auto-ilarak eragin dituzte gaur arratsaldean A-1 errepidetik AP-1erako irteeran, Armiñonen (Araba), Burgoserako noranzkoan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez 13:00 aldera AP-8ko ordainlekuan zeuden auto-ilarak desagertu dira, Irunen (Gipuzkoa), Bilborako noranzkoan.

Ibilgailuen joan-etorria handia da asteburu honetan, oporralditik itzultzen direnen eta abiatzen direnen ondorioz.

EAEko zirkulazioaren inguruko informazio guztia, webgune honetan edo 011 telefonoan // Nafarroako zirkulazioaren inguruko informazio guztia webgune honetan edo 900 400 100 telefonoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea AP-68 autobidea Auto-ilarak AP-1ean