Gizartea -
Aste Nagusia
Bilboko Konpartsak salatu du ‘Konpartsero eguna’ debekatu izana
Bilboko Konpartsak elkarteak Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, ‘Konpartsero eguna’ debekatzea salatu du. Azken 20 urteetan Bilboko Konpartsak eguna Bilboko Areatzan ospatu du.
Erredakzioa
Bilboko Konpartsak elkarteak, komunikatu batean, Azkuna ‘Konpartsero eguna’ debekatu izana salatu du. Azken 20 urteetan, Bilboko konpartsek eguna Bilboko Areatzan ospatu dute. Komunikatuan, elkarteak Aste Nagusiko kontzertuen eta Txikigunearen kokapenarekiko desadosatsuna "lotsarik gabe" adierazi dute. Elkartearen ustetan, Bilboko alkateari desadostasun horrek "min egin dio".
Bilboko Konpartsak elkarteak ez du ulertzen "udaletxearen mesprezu eta erasoak" etengabe jasan beharra. Elkarteak defendatu duenez, "1978tik hona Bilbo hiriarentzat eta Bilborako lan egiten duen entitatea" dira. Zentzu horretan, elkarteak "Bilboko Konpartsak Aste Nagusia sortu eta eurek mantendu dutelako posiblea da" gaineratu du.
Azkenik, Bilboko Konpartsak ohartarazi du 2012ko Aste Nagusian zehar ez diotela Bilboko alkateak jarritako debekuari "jaramonik egingo".