Gizartea -

Gasteizko jaiak

'Los Txismes' blusa eta nesken kuadrillak ohorezko saria emango dio igande honetan Gorka Ortiz de Urbinari

Ekitaldi nagusia 12:15ean izango da, Andre Maria Zuriaren horma-hobiaren azpian.

Gorka Ortiz de Urbina, Zeledonez mozorrotuta, artxiboko irudian.
Gorka Ortiz de Urbina, Zeledonez mozorrotuta, artxiboko irudian.
Gorka Ortiz de Urbina, Zeledonez mozorrotuta, artxiboko irudian.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Los Txismes' blusa eta nesken koadrilak bere ohorezko saria emango dio igande honetan Gorka Ortiz de Urbinari, azken 22 urteetan Zeledonen papera egiteagatik.

Bere jarduera programaren barruan, Los Txismesek urtero ematen dio Ohorezko Txisme saria hiriko pertsona edo talde herrikoi bati, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jai giroari egindako ekarpena saritzeko.

Horrela, aurten egungo Zeledon saritu nahi dute, Gorka Ortiz de Urbina, 22 urtez "pertsonaia maitagarri hau" antzezteagatik. Gogora ekarri dute, gainera, 2001ean, blusen zenbait kuadrillarekin izan zuen loturaren ondoren, Iñaki Landa bere aurrekoari hartu ziola lekukoa jai-figura hori ordezkatzeko. Ekitaldi nagusia 12:15ean izango da, Andre Maria Zuriaren horma-hobiaren azpian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak