Gizartea -

TRAFIKOA

Motor-gidari bat larri zauritu da Iruña Okan, auto batekin talka eginda

Ezbeharra A-1 errepidean gertatu da, Burgosera bidean. Istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute, eta auto-ilara luzeak sortu dira. 10:00etarako berreskuratu du normaltasuna inguru horrek.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozale bat oso larri zauritu da gaur goizean Iruña Okan izandako trafiko istripu batean eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:50 aldera gertatu da, A-1 autobidean, Burgosera bidean.

Moto batek eta auto batek talka egin dute, eta ibilgailuak traba egiten geratu dira errepidean.

Ondorioz, errei bat itxi dute, eta auto-ilara luzeak sortu dira. 10:00etarako berreskuratu du normaltasuna inguru horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Burgos Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruña Oka Trafiko istripuen biktimak