Gizartea -

MIGRAZIOA

EAEk azken 23 urteetako migrazio saldorik handiena izan zuen iaz: 22.171 pertsona

Eustatek zabaldutako datuen arabera, ia 60.000 pertsona migratzaile iritsi ziren 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegora, aurreko urtean baino % 50,1 gehiago.

Jendea Bilbon. Artxiboko argazkia: EITB Media
Jendea Bilbon
Jendea Bilbon. Artxiboko argazkia: EITB Media

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoaren migrazio saldo positiboa 2000. urteko maximoetara iritsi zen iaz, eta 22.171 lagunekoa izan zen, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur goizean zabaldutako datuen arabera. 

2022. urtean, 59.194 pertsona etorri ziren EAEra, aurreko urtean baino % 50,1 gehiago. Halaber, EAEtik kanpora joandakoak ere, % 3 gehiago izan ziren: 35.839 joan ziren duela bi urte, eta 37.023, berriz, iaz.

Datuak lurraldez lurralde bereizita, Bizkaiak 11.818 pertsonako saldo positiboa izan zuen, Gipuzkoak 6.982 pertsonakoa eta Arabak 3.371koa. Hiru lurralde historikoetako eskualde guztietan positiboa izan da migrazio saldoa, Arabako Mendialdean salbu (10 pertsona gutxiago). 

Iaz EAEra etorri zirenen kasuan, 10etik 7 atzerritarrak ziren, 42.499 pertsona guztira. Horietatik 6.840 beste autonomia erkidego batzuetatik etorri ziren, batez ere Madrildik, Kataluniatik eta Andaluziatik, eta 35.659, ostera, atzerritik. Aitzitik, EAEtik kanpora joateko hautua egin zutenen % 46k atzerriko nazionalitatea zuten.

EAEtik kanpora joateko hautua egin dutenen artean ere, askok atzerriko nazionalitatea zuten, eta erdiak baino gehiagok (% 57,5) Gaztela eta Leon, Madril, Kantabria, Katalunia edo Andaluziara joan dira.

Immigranteen batez besteko adina ia bi urte jaitsi da, 32,5 urtera arte, eta emigranteena, berriz, 37,3 urtekoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Eustat gaur