Gizartea -

Bizkaia

Marmokak agertu dira Gorrondatxe, Muriola eta Karraspio hondartzetako uretan

Gorrondatxen debekatuta dago bainatzea bandera gorriagatik; Muriolan, berriz, bandera horia dago jarrita, eta kontuz ibiltzeko eskatu dute. Karraspion bainua librea da.

Karraspioko hondartza. Argakiza: Flickr.
Karraspioko hondartza
Karraspioko hondartza. Argakiza: Flickr.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du marmokak daudela Gorrondatxe, Muriola eta Karraspio hondartzetako uretan, eta abisua aktibatu du marmokak daudelako.

Gorrondatxen, bandera gorria dago, eta, beraz, debekatuta dago bainua hartzea; Muriolan, berriz, bandera horia dago jarrita, eta kontuz ibiltzeko eskatu dute. Azkenik, Karraspio hondartzan bainua librea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia