Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Gizon bat itota hil da Gixunen, eta larri zauritutako beste bat erreskatatu dute Biarritzen

Iparraldeko kostaldea alerta egoeran dago, Lapurdiko hondartzetan bainulari bat baino gehiago eraman baitute korronte biziek.

Milady hondartza, Biarritzen. Artxiboko argazkia: Juncal Abad
Milady hondartza, Biarritzen. Artxiboko argazkia: Juncal Abad
Milady hondartza, Biarritzen. Artxiboko argazkia: Juncal Abad

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizon bat hil zen larunbat honetan Gixuneko zingiran, hamar metroko altueratik uretara salto eginda desagertu ostean. Larrialdi zerbitzuek ordu eta erdi geroago aurkitu zuten gorpua. Gainera, beste gizon bat ere larri erreskatatu zuten Biarritzen, hori ere itota.

Akitania Berriko eskualdea alerta egoeran dago, Lapurdiko hondartzetan bainulari bat baino gehiago eraman baitute korronte biziek.

Atzoko egunean zehar hainbat erreskate egin zituzten Iparraldeko kostaldean, eta horien artean gertakari larriena Biarritzeko Milady hondartzan izan zen, non erreskate zerbitzuek 30 urte inguruko gizon bat uretatik atera behar izan zuten. Bertan suspertzea lortu zuten, eta uneotan larri dago ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Biarritz argazkiak Euskal Kostaldea Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Gaurko itotzeak