Gizartea -
Indarkeria matxista
Bost gizon atxilotu dituzte Tuteran, sexu-eraso baten ustezko egileak izatea leporatuta
Tuterako Udaltzaingoak egin ditu lehen atxiloketak. Atxilotuek Foruzaingoaren egoitzan eman dute gaua, eta litekeena da gaur epailearen esku uztea, kasuaren atestatuarekin batera.
Agentziak | EITB Media
Tuterako Udaltzaingoak bost gizon atxilotu ditu Tuteran, sexu-eraso baten ustezko egileak direlakoan.
Tuterako Udaltzaingoak egin ditu lehen atxiloketak. Ondoren, Foruzaingora bideratu dute kasua, eta Foruzaingoak hartu du ikerketaren ardura, Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez.
Atxilotuek Foruzaingoaren egoitzan eman dute gaua, eta litekeena da gaur epailearen esku uztea, kasuaren atestatuarekin batera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea