Gizartea -
Tenperaturak
Osakidetzak 48 lagun artatu ditu tenperatura altuen ondorioz
Horietatik 29 ospitaleetara eraman behar izan dituzte.
EITB Media
Osakidetzak 48 pertsona artatu ditu, atzotik jasaten ari garen tenperatura altuek eraginda, eta horietako 29 ospitalera eraman dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 09:00ak arte, 30 pertsona artatu dituzte Bizkaian, 14 Araban eta 4 Gipuzkoan.
Euskal Autonomia Erkidegoak bere historiako jardunaldirik beroenetako bat izan zuen atzokoa, eta 45 gradu inguruko tenperaturak erregistratu ziren hainbat puntutan.
Sodupen (Bizkaia), esate baterako, 45,6 gradu harrapatu zituzten termometroek, eta 43,7 graduraino iritsi ziren Bilboko aireportuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea