Gizartea -
Gipuzkoa
Karabela Portugesak bueltan dira Donostiako hondartzetan
Donostiako Udalak polipo-kolonia horretako "tamainu handiko" hiru ale atzeman ditu hiriko hondartzetan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Donostiako Udalak hiriko hondatzetan hiru Karabela Portuges atzeman dituela baieztatu du.
Udalbatzak informatu duen arabera, harrapatutako aleak "tamainu handikoak" dira.
Hala ere, Karabelak oraindik ez dira bainu-gunera sartu.
Momentuz, bandera berdea dago Ondarreta, Santa Klarako Uhartea eta Kontxako hondartzetan. Aldiz, Zurriolako Zursaal eta Sagues hondartzek bandera horia dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea