Gizartea -

Donostia

Ehunka marmoka hil erretiratu dituzte Kontxako hondartzan itsasertzetik

Baliteke tamaina txikiko marmoka horiek itsasoko uraren tenperatura altuagatik sartu izana Donostiako badian, egun hauetan 25 gradu ingurukoa baita.

Marmokak. Donostiako Udal.
Marmokak
Marmokak. Donostiako Udal.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak ehunka marmoka hil erretiratu ditu Kontxako hondartzan itsasertzetik.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, astelehenean ere 50 bat marmoka jaso zituzten Ondarreta inguruan.

Baliteke tamaina txikiko marmoka horiek itsasoko uraren tenperatura altuagatik sartu izana Donostiako badian, egun hauetan 25 gradu ingurukoa baita.

Karabela portugaldarrei dagokienez, atzo bertan hiru ale erretiratu zituzten Kontxan eta Santa Klara eta Aquariumaren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontxako hondartza Animaliak albisteak Iparraldeko kostaldea albisteak