Gizartea -

HOMIZIDIOA

Aske utzi dute Gasteizen bikotekide ohia hiltzea egotzita atxilotutako emakumea

Emakumeak gaur goizean deklaratu du epailearen aurrean, eta aske uztea erabaki du.

Sansomendi auzoa. Argazkia: EFE.
Sansomendi auzoa. Argazkia: EFE.
Sansomendi auzoa. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasa den asteazkenean Gasteizko etxebizitza batean bikotekide ohia hiltzea egotzita atxilotu zuten 51 urteko emakumea aske uztea erabaki du gaur, ostirala, epaileak.

Emakume batek SOS Deiak-i abisua eman zion anbulantzia bat Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batera bidaltzeko eskatuz, auzokide baten etxean gizon bat lurrean botata zegoelako.

Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen, eta gizonak pultsua oso ahul zuela egiaztatu ondoren, Txagorritxuko ospitalera eraman zuten. Handik gutxira bertan hil zen.

Biktimaren bikotekide ohia atxilotu egin zuten gizona ustez hiltzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Albisteak