Gizartea -
Trafikoa
Auto ilarak gutxitu dira gauerako Biriatun
Egun osoan zehar izan dira aldizkako pilaketak puntu horretan, baina arratsaldeak aurrera egin ahala mardulago bilakatu da trafikoa puntu horretan, 11 kilometro arteko ilarak izan dira uneren batean.
EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Biriatuko ordainlekuan Baionako noranzkoan eratu diren auto-ilarak arintzen joan dira gualderako.
Egun osoan zehar izan dira aldizkako pilaketak puntu horretan, baina arratsaldeak aurrera egin ahala mardulago bilakatu da trafikoa puntu horretan, 11 kilometro arteko ilarak izan dira uneren batean. Gainera, Irungo alkate Jose Antonio Santanok iragarri gisan, pilaketak sortzen hasi direnean hiria itxi du, Irungo trafikoan ahalik eta eragin gutxien izan zezaten autopistako arazoek eta Oinaurreko irteera itxita egon da AP-8 errepideko 4,7 kilometroan, Irun parean.
Arratsalde korapilatsua izan zen atzokoa ere AP-8an, gauerako egoera normaldu bazen ere. Itzulera operazio betean, antzeko dentsitatea espero da biharko ere.
Gainera, A-1 errepideak N-622arekin duen lotunean, Gasteiz parean, pilaketak izan dira egunean zehar, baina amaitu egin dira dagoeneko.