Gizartea -
Gipuzkoa
Hilda zeuden berrogeita hamar bat karabela portuges atera dituzte Donostiako hondartzetatik
Medusa faltsu horietako hogei Kontxako hondartzan jaso dituzte, eta gainerako hogeita hamarrak, Zurriolan.
EITB MEDIA
Udal zerbitzuek berrogeita hamar bat karabela portuges atera dituzte astearte honetan Donostiako hondartzetatik. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, medusa faltsu horietako hogei Kontxako hondartzan jaso dituzte, eta gainerako hogeita hamarrak, Zurriolan.
Antza denez, atzoko itsaso txarraren ondorioz lehorreratutako aleak dira; izan ere, Donostiako hondartzetan ur gainean egoten diren objektuak biltzeaz arduratzen den ontzia ezin izan zen itsasora atera.
Itsasoaren baldintzak hobetzearekin batera, ohi bezala ikuskapenak egiten arituko da gaur egun osoan zehar txalupa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea