Gizartea -

Hilketa Lasarte-Orian

20 urteko kondena bere ama hil arte torturatzeagatik

Horretarako hainbat erreminta erabili zituen, hala-nola laban bat, bihurkinak, trintxa bat, goilarak, aizto baten orria, bi mailu, aliketak, puntzoi bat eta hainbat espatula.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasarte-Orian bere ama hil arte torturatzeagatik epaimahai batek errudun izendatu zuen gazteak gehienez jota 20 urteko zigorra bete beharko du. Gizonak pairatzen duen asaldura mentala dela eta, hogei urteak psikiatriko batean igaro beharko ditu.

Augusto Maeso epaileak zuzentzen duen Gipuzkoako Auzitegiaren Lehen Sailak kaleratutako kasuaren sententziaren arabera, akusatuak 45.352 euro eta dagozkion interesak ordaindu beharko dizkio bere anaiari bien amaren heriotzagatik.

Hilketa 2010eko otsailaren 19an gertatu zen, familiak Lasarte-Orian zuen etxebizitzan, garai hartan 24 urte zituen akusatuak bere ama hiltzeraino torturatzen hasi zenean.

Hainbat erreminta

Horretarako hainbat erreminta erabili zituen, hala-nola laban bat, bihurkinak, trintxa bat, goilarak, aizto baten orria, bi mailu, aliketak, puntzoi bat eta hainbat espatula, beste batzuren artean.

Horren ostean akusatuak buruhezurra mailatu zion kolpe bat eman zion, heriotza eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea