Gizartea -
Sutea Gironan
Alt Empordako sutea kontrol fasean sartu da
Alt Empordako (Girona) sutea, jada 14.000 hektarea erre dituena, astearte arratsaldean sartu da kontrol fasean.
Erredakzioa
Alt Empordan igandean sortu zen sutea, dagoeneko 14.000 hektarea erre dituena, arratsalde honetan kontrol fasean sartu da, Felip Puig Barne kontseilariak azaldu duenez.
Halere, ministroak esan du sutea ez dela erabat itzaliko datorren ostirala arte, horregatik Generalitateko Suhiltzaileek lanean jarraituko dute aste amaiera arte.
Arratsaldeko 20:30ean sutea egonkor deklaratu dute, eta dagoeneko ez dago gertuko herrialderik konfinamendu agindupean.
Mila bat langilek suak itzaltzen jarraituko dute gaur gauean, Terrades gunearen inguruan. Halere, suteak eragina izan dezakeen lekuak mugatuta daude, horregatik langile batzuk euren oinarritara itzuliko dituzte eguzkia jarri ostean.
Argindarra dagoeneko itzuli da gune osora, baina erabiltzaile batzuek talde elektrogeno batzuei esker jasotzen dute hori.
Itxita mantenduko diren errepide bakarrak Terrades Boadellarekin batzen duena, azken hori Darniusekin lotzen duena dira. Bi kasuetan suteen aurka lan egiten ari diren pertsonentzat erreserbatuta dago.
Zigarro-puntak botatzen dituztenak salatzeko eskatu du Generalitateak
Kataluniako Barne kontseilariak, Felip Puigek esan du bi suteak itzali gabeko zigarro-puntengatik eragindakoak izan direla. Gertaeretan, hori egin dutenen axolagabekeria dagoela dio batetik, eta bestetik gogoratu du, negu lehor baten ondorioz, erretako basoaren ahultasunaagerian geratu dela. Kontseilariak gaineratu du trafiko arauen haustea salatzeko moduko ekintza dela zigarro-puntak errepidera botatzearena, eta, beraz, telefono mugikorrekin ateratako argazkiek balio dutela Poliziari ibilgailuaren matrikula egiaztatzeko, eta, ondoren, behar izanez gero, lekuko gisa ere azaltzeko. Mota honetako kolaborazioak, era horretako tragediak ekiditeko balio dutela esan du.