Gizartea -

EGURALDIA

Denboralearen ostean, barealdia eta tenperatura igoera ekarriko ditu igandeak Euskal Herrira

Gogotik egin zuen atzo euria Nafarroan, eta Iruñean inoizko prezipitazio marka historikotik gertu geratu ziren, metro koadroko 145 litro jasota. Arazo larririk ez zen izan, ordea: putzuak errepideetan, fatxada baten erorketa Burlatan eta bertan behera utzitako entzierroa Azkoienen, besteak beste.

Egunsentia Donostian, gaur. Argazkia: Jon Hernandez Utrera
Egunsentia Donostian, gaur. Argazkia: Jon Hernandez Utrera
Egunsentia Donostian, gaur. Argazkia: Jon Hernandez Utrera

E. JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreikuspenak bete eta goi-geruzetako depresio isolatuak ur kopuru handiak utzi zituen atzo penintsula osoan. Nafarroa eta Castellon izan ziren kaltetuenak, 24 orduan metro koadroko 100 litro ur baino gehiago jaso baitzituzten. Nafarroako Gobernuaren estazio meteorologiko automatikoen behin-behineko datuen arabera, prezipitazio handienak Iruñeko estazioetan erregistratu ziren (145,4 litro metro koadroko), Lizarran (108,8) eta Abodin, Pikatuan (83,5).

Hain zuzen ere, Nafarroako hiriburuak prezipitazio errekor berria ezarri zuen, 1961eko marka (115,5 litro) eta 1989koa (126,4) gaindituta. Antzeko erregistro bakarra dago historiko osoan, 1975eko urriaren 17tik 18ra bitartean jasotakoa (150 litro).

Ekaitz gogorrak igarota, atertzera egin du Iruñean
Ekaitz gogorrak igarota, atertzera egin du Iruñean
Ekaitz gogorrak igarota, atertzera egin du Iruñean

01:15

Euri-jasen ondorioz, larrialdi-zerbitzuek dei asko jaso zituzten eta gorabehera ugariri erantzun behar izan zieten, gehienak garrantzi txikikoak: ur putzuak errepideetan eta lokaletara sartutako ura. Suhiltzaileek bi fatxadatan jardun behar izan zuten, bata Iruñeko alde zaharrean eta bestea Burlatan. Bigarren horretan, zati bat erori egin zen.

Euriteak Nafarroa osora zabaldu dira egunean zehar, nahiz eta arratsaldean baretzera egin duen
Euriteak Nafarroa osora zabaldu dira egunean zehar, nahiz eta arratsaldean baretzera egin duen
Euriteak Nafarroa osora zabaldu dira egunean zehar, nahiz eta arratsaldean baretzera egin duen

01:01

EAEn, batez ere goizean egin zuen euria. Arabako ekialdea eta Gipuzkoako Goierri izan ziren kaltetuenak. 41 litro pilatu ziren Arabako Errioxan, esate baterako, eta 46 Ordizian. Euriak triskantza eragin zuen Oiongo mahastietan, adibidez.

Denboraleak triskantza eragin du Oiongo mahastietan
Denboraleak triskantza eragin du Oiongo mahastietan
Denboraleak triskantza eragin du Oiongo mahastietan

0:42

Gipuzkoako kostaldea ere ez zen euriteetatik libratu, eta Donostiako lokal batzuetan ere sartu zen ura.

Euri-jasa bortitzek uholdeak eragin dituzte Donostiako Antigua auzoan
Euri-jasa bortitzek uholdeak eragin dituzte Donostiako Antigua auzoan
Euri-jasa bortitzek uholdeak eragin dituzte Donostiako Antigua auzoan

01:10

Giroak hobera

Okerrena pasatuta, aroa lasaiagoa eta egonkorragoa izango da igande honetan, eta tenperatura maximoek gora egingo dute, 30era iritsiz, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera. Hala ere, zaparrada bakanen bat bota dezake oraindik, bereziki hegoaldean.

Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak gailenduko dira, baina noizbehinka ostarteren bat zabal liteke, bereziki iparraldean. Ekialdeko haizea ibiliko da; barnealdean, hego-ekialdekoa nagusituko da, eta, bertan, zakartu egingo da, arratsalde erdialdetik aurrera batez ere.

Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Bilbon 18-29, Donostian 18-27, Gasteizen 15-29 eta Iruñean 15-31.

Astelehena

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du biharko barnealdean, orduko 100 kilometrotik gorako haize-boladak eta kostaldean tenperatura altu iraunkorrak izango direlakoan.

Haizeagatik ezarritako abisua 00:00etatik 12:00ak arte egongo da indarrean, eta beroagatik ezarritakoa, berriz, 24:00ak arte. 19-28 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean, eta 17-31 ºC inguruan barnealdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Goialdeko depresioa