Gizartea -

Gertakaria Bilbon

Bost lagun atxilotuta, gazte baten heriotzarekin zerikusia dutelakoan

Biktima Basurtuko Ospitalean larri zaurituta utzi zuten, eta handik gutxira hil zen. Hiru gizon eta bi emakume hartu dituzte atxilo, 20 eta 30 urte bitartekoak.

29 urteko gizon bat hil da Bilbon, bala zauri baten eraginez

00:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost lagun hartu ditu atxilo Ertzaintzak Valentzian eta Bilbon, uztailaren hasieran Basurtuko Ospitalean larri zaurituta bakarrik utzi zuten gazte baten heriotzarekin lotura izatea egotzita. Polizia Nazionalarekin elkarlanean abiatutako operazioan, 20 eta 30 urte bitarteko hiru gizon eta bi emakume atxilotu dituzte.

Joan den uztailaren 2an bala zauri batekin larri eta bakarrik utzi zuten 29 urteko gazte bat Basurtuko Ospitalean, Larrialdietako zerbitzuan. Biktima, Kolonbiakoa jatorriz, ospitalean ingresatu eta ordu gutxira hil da, zauriak oso larriak baitziren.

Atzo egin zituzten atxiloketak eta gertakariak drogarekin zerikusia izan dezake, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Datozen orduetan epailearen aurrera eramango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea