Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin, udako giroa eta denboraleak utzitako kalteak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin
Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin
Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin: EITB Taldeko irratiek irailaren 4tik aurrera abiatuko dute denboraldi berria, eta lehen egun honetan Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko du Xabier Garcia Ramsden kazetariak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan, 08:30etik aurrera.

- Udako giroa: Tenperatura maximoak nabarmen igo eta 30 ºC ingurukoak izango dira. Hegoaldeko haizea bizi ibiliko da, bolada oso gogorrekin. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodeiak garatuz joango dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake egunaren amaieran, batez ere mendebaldean, haize-bolada oso gogorrekin batera. 

- Denboraleak utzitako kalteak: Larunbataz geroztik penintsulako zati handi bat alerta egoeran jarri duen goialdeko depresioak uholdeak eragin ditu, eta erreskateak egin behar izan dituzte etxebizitzetan eta ibilgailuetan harrapatuta gelditu diren pertsonak ateratzeko. Zenbait errepide itxi behar izan dituzte, eta tren zerbitzu nahiz hegaldietan ere izan du eragina denboraleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iñigo Urkullu Lehendakaria Alerta meteorologikoak bideoak Denboraleak Eguraldia Donostia Gaurko titularrak Albisteak Uda hoy