Gizartea -
Eguraldia
Beroak jarraitzen du Hego Euskal Herrian, 20 gradutik gorako tenperaturekin gauean
Astelehen itogarria izan ostean ia lurralde osoan, Donostian 26,3 gradurainoko maximoak erregistratu dira bart.
I. R. | EITB MEDIA
Beroak protagonista izaten jarraitzen du Hego Euskal Herrian, eta bi gauetan 20 gradutik gorako tenperaturak izan ditugu ia lurralde osoan. Hiriburuko datuei dagokienez, Gasteiz bakarrik libratu da gau tropikaletik; izan ere, astearte honetako lehen orduetan, Arabako hiriburuak ez ditu 18 graduak gainditu.
Donostiak izan ditu gaur gauean baliorik altuenak, 26,3 graduko maximoekin 05:30ean. Bestalde, Bilbok 23 graduko maximoekin egin du lo, 01:00a aldera neurtutakoa, aurreko gauean 28,3 graduko maximoak izan ostean.
Nafarroan, Iruñean 24,7 gradu izan dituzte 00:00etan, eta gau osoan ez da 21 gradutik jaitsi.
Astearte honetan, abisu horiak jarraituko du euskal kostaldean, tenperatura altuak espero baitira: 29 graduko maximoak aurreikusi dituzte. Barnealdean, berriz, maximoak 32 gradu ingurukoak izango dira, eta 28 gradukoak Ebroko ardatzean.
Ekaitzak
Tenperatura altuekin batera, astelehen arratsaldean metro koadroko 16,9 litro pilatu ziren Subijanako estazioan (Araba), 10 minutuan 9.