Gizartea -

HEZKUNTZA

Gaur hasi dute 2023-2024 ikasturtea haur-eskoletan, eta aurrerantzean doakoak izango dira

Behin betiko datuen arabera, matrikulazio berriak % 25 igo dira Haurreskolak Partzuergoan.

Bi haur haurreskolan. Artxiboko argazkia: EFE
Bi haur haurreskolan
Gaur haur-eskoletan hasi den ikasturtea doakoa izango da lehen aldiz EAEn

0:39

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi dute 2023-2024 ikasturtea haur-eskoletan (0-3 urte), eta, lehen aldiz, doakoak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Behin betiko datuen arabera, matrikulazio berriak % 25 igo dira Haurreskolak Partzuergoan. 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Haurreskolak Partzuergoaren 0 eta 3 urte bitarteko eskolen finantzaketa indartu du aurtengo aurrekontuetan, % 8,93ko igoerarekin, 61 milioi eurokoa izango baita. Horri esker, Partzuergoko ikastetxe publiko guztiak doakoak izango dira 2023-2024 ikasturtetik aurrera.

Ikasturte berria bihar hasiko da ofizialki Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eskola-garraioaren gatazka pil-pilean dagoela. Atzo, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola-garraioko enpresak lizitatu gabeko ibilbideetan jardutera behartzen dituen agindua argitaratu zuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Erabakia ezagutu berritan, eskola-garraioa eskaintzen duten enpresek EAEko Justizia Auzitegi Nagusian alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute.

Ikasturtea hastearekin batera, milaka haurrek egokitzapena abiatuko dute eskolan, eta horrek kontziliazio arazoak sortuko dizkie guraso askori. 

Egokitzapena eskolan: haurra etxean bezala sentitzeko prozesua
Egokitzapena eskolan: haurra etxean bezala sentitzeko prozesua
Egokitzapena eskolan: haurra etxean bezala sentitzeko prozesua

1:42
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal eskola publikoaren azken ordukoa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntza Umeak