Gizartea -
LAN-ISTRIPUA
50 urteko behargin bat hil da Urruñan, gidatzen ari zen hondeamakina irauli eta azpian harrapatuta
Gizona harrobi batean ari zen lanean. Lankideek makina azpitik ateratzea lortu dute, baina ezin izan dute suspertu.
50 urteko langile bat hil da Urruñan, Lapurdin, harrobi batean lanean ari zela. Gidatzen ari zen hondeamakina irauli eta azpian harrapatuta hil da gizona.
Lan-istripua gertatu eta berehala atera dute lankideek makina azpitik, baina ezin izan dute ezer egin suspertzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea