Gizartea -

Biomedikuntza

Giza enbrioi-giltzurrunak kultibatu dituzte txerrietan 28 egunetan

Enbroi kimera deiturikoek bi espezietako zelulak dituzte; kasu honetan, gizakienak eta txerrienak. Luze joko duen ikerketa-lerro honek, finean, beste animaliengan gero gizakiei transplantatzeko organoak sortzea du xede.

Kimera-enbrioiek gizaki eta txerri zelulak dituzte. Pixabay.
Kimera-enbrioiek gizaki eta txerri zelulak dituzte. Pixabay.
Kimera-enbrioiek gizaki eta txerri zelulak dituzte. Pixabay.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zientzialari talde batek, lehen aldiz, % 50-60 giza zelulez osatutako giltzurrunak dituen txerri-enbrioiak garatzea lortu du. 28 egunetan garatu ondoren, egitura normala erakusten zuten giltzurrunok, haren garapen-faserako.

Enbrioi kimera deiturikoek bi espezietako zelulak dituzte; kasu honetan, gizakienak eta txerrienak. Luze joko duen ikerketa-lerro honek, finean, beste animaliengan gero gizakiei transplantatzeko organoak sortzea du xede. 

Txinako ikertzaileek Cell Stem Cell aldizkarian argitaratu dituzte emaitza horiek. Aldizkari horren arabera, lehen aldiz lortu da beste espezie batean "organo solido gizatiartu bat" garatzea; halere, antzeko metodoak erabili dira txerrietan giza ehunak sortzeko, hala nola odola edo muskulu eskeletikoa.

Guangzhouko (Txina) Biomedikuntza eta Osasun Institutua buru duen taldeak arrakastaz sortu zituen enbrioi kimera horiek, eta txerramei txertatu zizkieten. Ikusi zutenez, garatzen ari ziren giltzurrun gizatiartuek tumulu arrunten egitura eta formazioa zuten 28 egunen buruan.

Ikertzaileek giltzurrunetan jarri dute arreta, azkarren garatzen diren organoetakoak direlako eta medikuntzan gehien transplantatzen direnak direlako.

Rafael Matesanz nefrologo espainiarraren ustez, lan honek "aurrerapauso garrantzitsuak" dakartza txerriak bitarteko animalia gisa erabiliz transplanteak egiteko organo egokiak ekoizteko eredua garatzeko; izan ere, ikerketa-lerro hori da azken urteotan interes gehien piztu duen bideetako bat".

Diagrama explicativo del proceso. Imagen: Cell Stem Cell.

Diagrama explicativo del proceso. Imagen: Cell Stem Cell.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Ongizatea eta osasuna